XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, orokorrean, fokapen honen arauera Barne-Estimuluak (Arousala) funtsezkoenak izango dira agresioaren deskataiaketarako, nahiz eta Kanpo-Estimuluek (estimulu Kitzikagarriak) eragina ere izan.

Hala ere, fokapen hau etologia barnetik kritikaturik izan da.

E.b. Hinde-k (1960;1987;1988) planteiatu izan du, Enerjia Psikologikoa (Arousal edo Aktibazioa) eta Enerjia Fisikoa, eredu hidrauliko honetan nahazten direla, lehenengoa egitura hipotetikoa izanik bigarrena erreala bait da.

Beraz, ez dago inolako oinarri enpirikoa enerjia mota biak eredu berberaz interpretatzeko.

2. Frustrazio-Agresio Teoria

Yale-ko Unibertsitatean Psikologo talde batek 1939-an (Dollard et al 1939; Miller et al 1941) ondoko hipotesia azaldu zuen:

Agresioa beti Frustrazioaren emaitza da, eta alderantziz Frustrazioak beti portaera agresiboren bat burutzera darama.

Autore hauek, Hil- eta Jaiotzetiko-Instintuak errefusatu egin zituzten, hala ere, Fokapen Freudiarrean oinarrituz (baina ez fokapen teoriko honetan bakarrik [ikus Allport 1969; Valencia 1985], enpiria eta operazionalizazioaren bilakuntza-nahiaren ondorioa izanik ere, hauen eredua honela adieraz daiteke (Mummenday 1988): agresiboki jokatzeko, pertsona bat, ez dago jaiotzetiko faktoretaz motibaturik, Frustrazioaz induzituriko bulkada batetaz baizik.

Fokapen honen jatorrizko teorizazioaren arauera FRUSTRAZIOA izango da, helburu baten lorpena blokeiatzen denean areagotzen den baldintza.

AGRESIOA, aldiz, organismo bat zauritzen saiatzen den ekintza.

Beraz, kontzeptu bi hauen arteko kausa unibertsaleko erlazioa (Leyens 1983) proposatu bait zen.

Hala ere, teoria honek 1939-tik aurrera kritika gogorrak jaso izan ditu:

i) Frustrazio eta Agresio artean suposatzen den jaiotzetiko erlazioa zalantzan jarri izan da (Leyens 1982; baina ikus Hanburg et al 1974, Jenetikoki hobesturiko Jarauspen-hipotesiaren defentsarako).

ii) Frustrazioak beti Agresiora daramaneko hipotesia ere zalantzan jarri zen; gainera Yale-ko teorilariak batipat.

Esate baterako Miller et alt-ek (1941) jatorrizko teoria aldatu zuten.

Hauen arauera Frustrazioa beharrezko baldintza da baina ez nahikoa agresioa sortarazteko, zeren Frustrazioak agresioa sortarazteaz gain beste erantzunak ere ematen ditu.

iii) Agresioa agertzeko Frustrazioaren beharra kritikatu izan da, zeren Frustrazio gabe Agresioa agertzen da (Mummendey 1985;1988).

iv) Hala ere, Kritika gogorrena, teoria honen oinarri teorikoaren ukazioa izan da (Leyens 1982), teoria baino fede egintza dela gaineratuz.